↑ Volver a ZERBITZUAK

Dietak

itxesi_dietasDietetika eta Elikaduran teknikaria den Jaione Yeregi Osinalderen eskutik.
Plan orokorra. Zertan datza?
Behin betirako pisua kontrolatzean datza. Hortarako elikadura orekatu eta zabal bat eramateaz gain, ariketa fisikoa gehitzen dugu, gure helburua arrakastatsua izan dadin.
Profesionaltasun handiz eramaten den metodo honen atzean, ondo prestatutako eta punta puntako tresneriaz hornitutako talde bat dago.
Gaur egun merkatuan aurki ditzakegun argaltze programetatik emaitza arrakastatsuenak lortzen dituen plana da. Gure jarraitzaileetatik %99 bere helburua lortu dute. Zeren zai zaude?
Zertan datza?
Argaltze programa hau Ynsadiet laborategietako espesialistek sortua da. Beraien helburua, argaltzea eta ondoren osasun mugetan lortutako pisua mantentzea da.
Pisua galdu eta elikadura ohitura egokiak lortzeko, gure teknikariak hamabostean behin aholkuak emango dizkizu. Behar izanezkero, elikadura osagaiak ere aholkatuko dizkizu.
Aholkularitza pisua galdu, orekatuta jan, ohitura onak hartu…entzat zuzenduak daude. Haur, gazte nahiz helduentzat.
Nahi den pisua lortzeko eta bakoitzari komeni zaion elikagai osagarro nahiz dieta aholkatzeko garaian, gorputzaren konposizioa analizatzen digun tresna bat erabiltzen dugu. Horrela, daukagun pisutik, zenbat kilo: ur, gantz, giar… dauzkagun esaten dugu zein oso garrantzitsua den gure programaren abiapuntu bezela.