Zure gorputza orekatzeko, erabil itzazu mineral desberdinek eskeintzen dizkiguten energiak.
Mineral bakoitza bi ikuspuntutatik uler dezakegu: zientifiko-gemologikoa eta sendatzaile-espirituala.
Mineralek presio konkretu bat jasatean dardara egin eta energia sortzen dute. Sortutako energia natutal hau bideratua izan daiteke.
Mineral guztiak ez dute dardara berdina sortzen eta hori da hain zuzen lortu nahi duguna: emaitza desberdinak kasu edo erabilera desberdinetarako.
Mineral bakoitzaren koloreak ere zer esan handia du. Ez kanporkoitxurak soilik, bere erabilera kromoterapian ere funtsezkoa da.
Mineral bakoitzaren osagaiak bere kolorea zehazten du.
Beraz, argi dago harrien koloreak eta energiak era egokian erabiliz gero, emaitza ezin hobeak lortuko ditugula.